+34 946 21 78 90

Kontabilitatea

Gure aholkularitzan kualifikazio handiko profesionalak ditugu, kontabilitate-arloan esperientzia  handia dutenak. Hainbat bezerorekin lan egiten dugu etengabe: mikroenpresa eta autonomoekin, pymeekin, kooperatibekin eta enpresa-taldeekin. Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeen aholkularitza integralean ere esperientzia handia dugu.

Gure helburu nagusia gure bezeroei beren negozioa hazten laguntzea da, kontabilitate-aholkularitzaz arduratuz. Informazio eguneratua eta fidagarria ematen dugu bere egoera ekonomiko-finantzarioari buruz, bere negozioaren alderdi guztietan erabaki egokiak hartzeko, hala nola inbertsioetan, zorpetzean eta bideragarritasun-planetan, besteak beste.

Bezero bakoitzaren beharretara egokitutako kontabilitate-aholkularitzako zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Ekitaldiko kontabilitate-prozesu osoaz arduratzen gara, kontabilitatea eramatetik sozietateen gaineko zerga egin eta aurkeztera, Merkataritza Erregistroan kontabilitate-liburuak legeztatzera eta Merkataritza Erregistroan urteko kontuak egin eta gordailutzera. Gainera, ekitaldia itxi aurretik bilerak egiten ditugu, enpresarentzat zerga-aldetik moduan hoberenean lantzeko, eta informazio ekonomikoa prestatzen dugu finantza-erakundeentzat eta beste erakunde publiko batzuentzat.

Gure kontabilitate-aholkularitzan, kontsultak eta analisiak ere eskaintzen ditugu, gure bezeroek une oro ahalik eta aholkularitzarik onena jasotzen dutela bermatzeko.

¿Asesoretza behar duzu?

Kontaktatu gurekin konpromezurik gabe