INICIO > SERVICIOS > JURÍDICO
Juridikoa
Zerbitzu juridiko ugari ditugu arazo bakoitzari konponbide pertsonalizatuak emateko. Gure profesional-taldea oso kualifikatuta dago zuzenbidearen hainbat arlotan, ziur egon dadin esku onenetan egongo dela.
Gure aholkularitza juridikoko zerbitzuen artean, hauek nabarmentzen ditugu:
- Administrazio zuzenbidea: administrazio-publikoekin gatazkak konpontzea, hala nola erreklamazioak, zehapen-espedienteak eta abar, bai administrazio-bidean, bai administrazioarekiko auzien auzibidean.
- Atzerritartasuna: lan eta bizileku baimenak eskatzeko espedienteak, familia berrelkartzea, nazionalitate espainiarra, etab.
- Zibila: familia-zuzenbidea (dibortzioak, banantzeak, ezkontza-deuseztasunak, mantenu-pentsioa erreklamatzea, etab.), kontratuz kanpoko erantzukizuna, diru-kopuruak erreklamatzea, elkarteak eratzea. Errentamenduak, jabeen komunitateak, testamentuak, higiezinen arazoak
(salerosketak, hirigintza), etab. - Familia-enpresaren problematika: ondorengotza enpresan, familia-protokoloa, etab.
- Merkataritza-zuzenbidea: zenbatekoak erreklamatzea, negozioen salerosketa, aktak, kontratuak, administratzaileen erantzukizuna, letratu-aholkulari gisa jardutea, etab.
- Lan-zuzenbidea: lan-gatazken ondoriozko jarduketa judizialak.
Arazo bakoitzari konponbide eraginkorrak ematen saiatzen gara, tratu pertsonalizatu eta profesionala emanez.